Menu

GURE MUSIKA

HITZA (2016) |  AGUR SHIVA (2011)  |  BIDAIA DUO (2007)  |  OIHAN (2004)

2004tik, 4 disko ekoiztu ditu BIDAIA talteak. « HITZA » deitzen da azkena. Aitor Sarasua, Xabier Amuriza, Amets Arzalluz eta Daniel Landart olerkarien hitzekin jatorrizko sorkuntzekin osatua.

  • Euskal Herriaren eskualdeen ritmoetan eta doinuetan miatuz, munduko beste kulturekin nahastuz (Maghreb, Balkan edo Cajun), bidaiaren ideia ongi azpimarrazten du HITZA diskoak. Giro berezi bat ematen dio albumari Alboka eta zarrabetaren ezkontzak, « open tuning » folk gitarra edo banbuzko klarinetearen laguntzarekin. Grabaketa osoan gaurko bateria eta ohiko perkusioen (Tabla, Cajón, Djembe, Zarb edo Bendir) nahasketak bidaia aberasten du.
    Klik-ezazu hemen HITZAK TA ITZULPENAK zamatzeko.

    Agindu HITZA

    10,99 Euros 
    igorri dohainik

  • 2010ko Irailatik 2011ko Urtarrilara grabatuta, 7 abesti ta 5 instrumentalekin osatua da AGUR SHIVA albuma. « Txoria Txori » eta « Goizian Argi Hastian » salbu, denak sorkuntzak dira. Bidaiaren ideia bat erakusten du disko horrek, munduko beste kulturen elementu batzuk ezarriz, Indiako musika karnatikoa adibidez. Kolaborazio batzuk dira grabaketa hontan: Niko Etxart eta Petti ahotsekin, Kiki Graziet harmonikarekin, Aziz Fayet laudarekin, Oreka TX harrizko txalapartarekin, Babe Dufour txirula ta panderoarekin.
    Klik-ezazu hemen HITZAK TA ITZULPENAK zamatzeko.


    AGINDU AGUR SHIVA

    10,99 Euros 
    igorri dohainik

  • DUO diskoan, tresna guztiak jo izan dituzte Mixel Ducauk eta Caroline Phillipsek. 2007an grabaduta eta argitaratuta, 5 abesti eta 7 instrumentalekin osatua da. Denak sorkuntzak dira « Herribera » eta « Amaren Alabarik » ezik.
    Klik-ezazu hemen HITZAK TA ITZULPENAK zamatzeko.

    AGINDU DUO

    pour 6,99 € TTC 
    livraison incluse!

  • 2003an argitaratua, OIHAN, gure lehen diskoa, Ritxi Salaberria baxuarekin eta Javi Area perkusioekin grabatua izan da. “Konzept album” bat da, euskal mitologian oinarrituak bi suitekin, sustraiak eta gaurkotasuna arteko zubi ainitzekin. Abesti guztiak sorkuntzak ziren.
    Klik-ezazu hemen HITZAK TA ITZULPENAK zamatzeko.

     

    AGINDU OIHAN 

    au format digital sur iTunes ou CDBABY

 

Tagged under music, album,

Mixel Ducau, belaunaldi askotik euskal herrikoa, kantari, tresnalari ainizduna, sortzaile eta Caroline Phillips, Kaliforniarra, Greziar eta Iraniar jatorrizkoa, kantari, zarrabeteari, sortzaile, Parisen ezagutu ziren eta elgarrekin Bidaia-ren sonido paregabekoa egin dute.

Social network